
OSAGAIAK:
375 gr indarrezko irina
3 arrautza
250 ml olio
250 ml esne oso
250 gr azukre
Limoi baten birrindura
4 sobre bikoitz gaseosa
Zenbat pertsonentzat? 8/10
NOLA EGIN?
Lehendabizi, azukrea eta arrautzak nahastu 10 minututan zehar irabiagailuarekin, arrautzak emultsionatu arte (bolumen bikoitzeko krema zuri bat lortu behar da). Jarraian, limoiaren birrindura gehitu eta jarraitu irabiatzen.
Ondo nahastutakoan, olioa gehitu gutxika-gutxika, irabiatzen duzun bitartean. Ondo nahastuta dagoenean, esnea modu berean gehitu, hau da, gutxika-gutxika eta irabiatuz (nahasketa nahiko likidoa geratuko da).
Dena nahastuta dagoenean, gaseosa 4 sobreak jarri (orearen bolumena igoko da, beraz, kaiku handi bat aukeratu behar dugu osagaiak nahasteko).
Une honetan, irina gehitu. Aldez aurretik iragazi behar da eta alditan gehitu behar da. Eskuz nahastu mugimendu inguratzaileekin, koilara goitik behera mugituz.
Nahasketa ez kaltetzeko, irabiatu soilik pikorrik ez egon arte eta irina ondo nahastu arte. Orea prestatutakoan, hozkailuan sartu 20/30 minututan zehar.
Bestalde, madalenak egiteko erretilu bat hartu, papertxoak jarri zulo bakoitzaren barruan eta nahasketarekin bete (nahi izanez gero txokolatea jarri ahal da: orea pixka bat bota, gero, txokolate zatitxo batzuk, eta, azkenik, berriro orea jarri). Paperaren bi herenak bete tontor polit bat lortzeko.
Madalenen gainean azukre pixka bat bota.
Garrantzitsua da ere papertxoak erretilu zurrun batean jartzea, orea gorantz joateko eta forma ez galtzeko.
Aldez aurretik berotutako labean sartu 15 minutan zehar 200 gradutara.
Hemen duzue errezetaren orrialdea.
ON EGIN!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario