miércoles, 2 de junio de 2010

ETXEKO MADALENAK

Kaixo hemen duzue informatikan egin dudan madalenen errezeta.

OSAGAIAK:
375 gr indarrezko irina
3 arrautza
250 ml olio
250 ml esne oso
250 gr azukre
Limoi baten birrindura
4 sobre bikoitz gaseosa



Zenbat pertsonentzat? 8/10

NOLA EGIN?

Lehendabizi, azukrea eta arrautzak nahastu 10 minututan zehar irabiagailuarekin, arrautzak emultsionatu arte (bolumen bikoitzeko krema zuri bat lortu behar da). Jarraian, limoiaren birrindura gehitu eta jarraitu irabiatzen.

Ondo nahastutakoan, olioa gehitu gutxika-gutxika, irabiatzen duzun bitartean. Ondo nahastuta dagoenean, esnea modu berean gehitu, hau da, gutxika-gutxika eta irabiatuz (nahasketa nahiko likidoa geratuko da).

Dena nahastuta dagoenean, gaseosa 4 sobreak jarri (orearen bolumena igoko da, beraz, kaiku handi bat aukeratu behar dugu osagaiak nahasteko).

Une honetan, irina gehitu. Aldez aurretik iragazi behar da eta alditan gehitu behar da. Eskuz nahastu mugimendu inguratzaileekin, koilara goitik behera mugituz.

Nahasketa ez kaltetzeko, irabiatu soilik pikorrik ez egon arte eta irina ondo nahastu arte. Orea prestatutakoan, hozkailuan sartu 20/30 minututan zehar.

Bestalde, madalenak egiteko erretilu bat hartu, papertxoak jarri zulo bakoitzaren barruan eta nahasketarekin bete (nahi izanez gero txokolatea jarri ahal da: orea pixka bat bota, gero, txokolate zatitxo batzuk, eta, azkenik, berriro orea jarri). Paperaren bi herenak bete tontor polit bat lortzeko.

Madalenen gainean azukre pixka bat bota.

Garrantzitsua da ere papertxoak erretilu zurrun batean jartzea, orea gorantz joateko eta forma ez galtzeko.

Aldez aurretik berotutako labean sartu 15 minutan zehar 200 gradutara.

Hemen duzue errezetaren orrialdea.
ON EGIN!!






miércoles, 17 de marzo de 2010

Aurkezpena

Kaixo, hau nere aurkezpena da.
Power point-ekin egin dugun lehenego lana izan da.

miércoles, 3 de marzo de 2010

Ikasturtea


Ikasturtea aurrera dijoa.
Orokorrean nahiko ondo nabil.
Azterketetan nahiko aldea nabaritu dut 6.mailatik onera, leheno ez genituelako hain beste azterketa egiten, eta errazagoak ziren.
DBH1 ez da uste nuen bezain zaila. Denek oso zaila zela esaten zuten, baino nire ustez ez da horren zaila.
Orain informatikari buruz hitzegingo dizuet.
Informatikan ere, nahiko aldea nabaritu dut. Lehengo urtean Informatikan ez genuen ia ezer egiten.
Hasieran, nahiko galdua ibili nintzen gauza asko batera irakasten zigun eta batzuetan "txapada"asko botatzen zuen.
Orain erritmoa arrapatu dut eta nire ustez nahiko ondo nabil, gainera gauza asko ikasten ari naiz.

martes, 2 de marzo de 2010

Ken 7-ren abestia

Hemen duzue blogean jarri dudan lehen abestia.
Ken 7-ren "malen" abestia da.

martes, 23 de febrero de 2010

Oporrak

Aste santuan Benidormera joango naiz.